PNV Trapagaran
MENU

             omtrapaga@gmail.com

es eu

GIZARTE ONGIZATEA ETA BERDINTASUNA

EAJ-PNV Trapagaran

Laguntza eta baliabideak beharrean dauden bizilagunentzat

Trapagarango Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko arloak beharrean dauden bizilagunei laguntzeko zenbait baliabide ditu:

 

-Gizarte eta hezkuntza alorretan esku hartzeko lantaldea. Bi hezitzailek eta psikologo batek osatzen dute lantaldea, azken hori aurreko legegintzaldian lanean hasitakoa. Lantaldeak askotariko zailtasunak dituzten familiak artatzen ditu, adibidez, elkarbizitza arazoak edo seme-alaba adingabeekin lotutako arazoak dituzten familiak.

 

-Etxez etxeko laguntza zerbitzua. Herriko mendeko pertsonei laguntza eskaintzeko hamabost langilez osatutako talde bat dugu. Horrez gain, zaintzaileei bideratutako ikastaroak eta laguntza-jarduerak ere egin ohi dira erregularki.

 

-Hurbiltasuneko agenteak. Urtero etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileei laguntza emateko langileak kontratatzen dira, Lanbideren bidez eta Trapagarango Enplegu eta Tokiko Garapeneko Agentziak kudeatuta. Laguntzaileok bizilagunei erosketak egiteko laguntza edota etxeko zereginetarako laguntza eskaintzen diete.

Aurten sei pertsona kontratatu ditugu eta euren zeregina funtsezkoa izan da Covid-19ak eragindako konfinamendu garaian.

 

-Orconerako eguneko egoitza. Igerilekuen ondoan dago, 25 plaza ditu eta geriatriako laguntzailez osatutako lantalde bat dauka. Terapiako, erizaintzako eta kontsulta psikologikoko zerbitzuak eskaintzen dira egoitzan.

 

-Gizarte-larrialdietarako laguntzen kudeaketa.

 

-Elikagai banaketa. Hurrengo elikagai banaketak Portugaleteko Gurutze Gorriko boluntarioen eskutik egingo dira. Familia ekonomiari buruzko hitzaldi interesgarriak eskainiko dituzte, gainera, boluntarioek.

 

Legegintzaldi honetarako helburuen artean daude jantoki sozial bat irekitzea eta etxea galtzen duten pertsonei behin-behinean ostatu ematera bideratutako udal etxebizitza  kopurua areagotzea.

 

Genero berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka

 

Berdintasunaren arloan, desberdintasun edo/eta genero indarkeriako egoerak jasaten dituzten emakume guztiei ematen zaie laguntza.

 

Udalak sentsibilizazio jarduketak egiten ditu etengabe, adibidez, herriko sarreran eraso matxisten aurkako bi seinale daude jarrita eta Llano plazan puntu lila bat dago, elkarretaratzeak egiteko erabiltzen dena udalerrian eraso matxista bat dagoen bakoitzean, Martxoaren 8ko Emakume Langileen Nazioarteko Egunean edota azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean.

 

 

Laguntza beharrean bazara edo genero indarkerian biktima bazara, jar zaitez harremanetan gurekin:

 

94 486 22 50

 

Bidali zure iradokizunak

 

Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.

 

Mezua bidali

Jar zaitez gurekin harremanetan