Trapagarango Udalak bere webgunea berritu du, ordainketa-pasabide bat gaituz. Horrez gain, Trapagaran Zabaltzen online plataforma ere ireki du, hau da, herritarrei udal bizitzan parte hartu eta Udalarekin elkarlanean aritzea errazteko webgune bat.
Plataformara web bidez sar daiteke, baita Google Play eta App Store zerbitzuetan eskuragarri dagoen izen bereko aplikazioaren bidez ere.
Trapagaran Zabaltzen aplikazioak Kalezaindu funtzionalitatea dauka, Udalari matxurak, pitzadurak, kalteak eta gainerako gorabeherak era azkar eta eraginkorrean komunikatzea ahalbidetzen duena.
Gainera, Udalaren jakinarazpenak aplikazioaren bidez jasoko dituzte aurrerantzean horrela eskatzen duten herritar guztiek: errepide mozketak, autobus zerbitzuan izandako aldaketak, kultur edo kirol ekitaldien gaineko informazioa, jaiak...
Bisitatu Trapagaran Zabaltzen ataria
____________
Udaleko Kultur arlotik herrian egiten diren kultur eta jai ekitaldi guztiak kudeatzen ditugu: Gabonak, inauteriak, herriko zein auzoetako jaiak, azaroan Zugaztietan egiten den Nekazaritzako Azoka, apirileko Liburu Azoka...
Bidali zure iradokizunak
Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.