PNV Trapagaran
MENU

             omtrapaga@gmail.com

es eu

ONDAREA, HIRIGINTZA ETA INGURUMENA

EAJ-PNV Trapagaran

Babcock Wilcox industria-eremuaren birgaitzea, legegintzaldi honetako proiektu izarra

Trapagaran da Ezkerralde eta Meatzalde osoan presio fiskal txikiena duen udalerria. Horrek enpresa berriak ezartzeko herri erakargarri bihurtzen du. Horren erakusle da herriko enpresa sare erakargarria, batik bat enpresa txiki eta ertainek osatzen dutena.

 

Legegintzaldi honetako proiektu izarra, lehen Babcock Wilcox enpresak erabiltzen zuen industria-eremua birgaitzeko proiektu handia da, betiere, etorkizunean enpresa berriak hartzea helburu.

 

Jasangarritasunaren arloan, herriko eraikin enblematikoenetako baten zaharberritzea da protagonista: Aiestaran baserria. Behin irekita, baserria gizarte eta kultur jardueretara bideratuko da.

 

 

 
 
 
 

 

 

Etxebizitzaren arloan, gure lehentasuna babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea da, eta, hirigintzan, gure herria atseginagoa bilakatzea, besteak beste, auzoetako sarbideak hobetuz eta oinezkoentzako guneak areagotuz herritarren gozamenerako.

 

 

 

 

Bidali zure iradokizunak

 

Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.

 

Mezua bidali

Jar zaitez gurekin harremanetan