PNV Trapagaran
MENU

             omtrapaga@gmail.com

es eu

BERRIAK ETA AGENDA

EAJ-PNV Trapagaran

Iñigo Urkullu irten da Lehendakari Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoaren babesari esker

Agintari jeltzaleak bere hirugarren legealdiari ekingo dio XII. Legealdiko 75 legebiltzarkideetatik 40ren babesa jaso ondoren.

 

Iñigo Urkullu Renteria aukeratu dute Lehendakari gaur arratsaldeko bilkuran. Ondorioz, bere hirugarren agintaldiari ekingo dio Eusko Jaurlaritzaren burutzan. Agintari jeltzaleak Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoaren babesa jaso du gaur arratsaldean, bere hautagaitzak XII. Legealdiko 75 legebiltzarkideetatik 40ren baiezkoa jaso ondoren: 30 jaso ditu EAJ-PNVko legebiltzarkideen aldetik (Irune Berasaluze legebiltzarkide jeltzaleak Euskal Ganberatik irten behar izan du osasun-prebentzioa dela eta) eta 10 boto jaso ditu PSE-EEren taldetik.

 

Urkulluk Lehendakari karguaren zina egingo du datorren larunbatean Gernikako Batzar Etxean, Aritzaren aurrean, eta datorren astean Gobernu Batzorde berriaren lehen bilkurako buru gisa jardungo du. Jaurlaritza berria sailburu jeltzale eta sozialistek osatuko dute iragan asteartean EAJ-PNVk eta PSE-EEk izenpetu zuten akordioaren ondorioz. Exekutibo berriaren egitura eta osaera Lehendakariak berak emango du ezagutzera datorren larunbat arratsaldean.

 

Urkullu aukeratua izan da, alde batetik, iragan uztailaren 12an zerrendaburu gisa eraman zuen EAJ-PNVren hautagaitzak garaipen ukaezina lortu zuelako Euskadin 31 legebiltzarkide atera zituelarik: 12 Bizkaian, 10 Gipuzkoan eta 9 Araban; eta, bestetik, EAJ-PNVk eta PSE-EEk iragan asteartean izenpetu zuten itunaren ondorioz, alderdi biek XI. Legealdian bultzatu zuten koalizio gobernua berriro eratzea ekarriko duena.

 

Halaber, gaur egiaztatu da Urkulluk bete-betean asmatu zuela Euskadiko Hauteskundeak uztailaren 12an deitzea erabaki zuenean, kanpaina bera eta hauteskundeak gaur egungo pandemia hau maila baxuan zegoenean egin zirelako. Beste alderdi politikoen irizpidea nagusitu izan balitz, Euskadik une honetan hauteskunde kanpaina egin beharko luke pandemia berragertu den aldi honetan edo, bestela, XI. Legealdia luzatu beharrean egongo lirateke legeek aurreikusten dutenaz harago, eta horrek Euskadi utziko zuen erabateko ziurgabetasun egoeran, alderdi juridikotik zein instituzionaletik. Euskadiko hauteskundeak, orain, irailean egin nahi zuten alderdien artean zegoen EH Bildu, eta bere Lehendakarigaia, Maddalen Iriarte, ez da gai izan beste babesik jasotzeko, bere legebiltzar taldeak ematen dionaz aparte.

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

 

Bidali zure iradokizunak

 

Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.

 

Mezua bidali

Azken berriak

EAJ-PNV Trapagaran aldizkariaren zenbaki berria (2025eko abendua) EAJ-PNV Trapagaran aldizkariaren zenbaki berria (2025eko ekaina) EAJ-PNV Trapagaran aldizkariaren zenbaki berria (2025eko otsaila) EAJk eta EHBilduk kiroldegien ikuskapenaren emaitza ezkutatu izana leporatu diote Udal Gobernuari EAJ-PNV Trapagaran aldizkaria (2024eko urria) Ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaitza Apirilaren 21ean izango diren hauteskundeetarako EAJ-PNVren hauteskunde-programa Trapagarango alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaitzaren aurkezpena Ainhoa Santisteban, EAJ-PNVren Trapagarango alkategaia Trapagarango pasagune berriak Ortuzar hirugarren aldiz alderdiaren burua TRAPAGARAN ZUGAZTIETA IGOERA 2020 Trail Running Kronoigoera (2020/09/06) Trapagarango Udalak logotipo berriak estreinatu ditu Turismo eta Kirol sailetan Urkullu Lehendakariaren lehen argazkia bere Gobernu berriaren sailburu guztiekin TRAPAGARAN ZUGAZTIETA IGOERA 2020 Trail Running Kronoigoera, irailak 6, igandea Iñigo Urkullu irten da Lehendakari Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoaren babesari esker EAJ-PNVren Aberri Batzarrak aho batez onetsi du PSE-EErekin adostutako akordioa, Euskadiko koalizio Gobernua eratzera begira 2021era atzeratu da Burdinazko Pedalak ekimenaren zortzigarren edizioa EAE-ko Hauteskundeak 2020 - Emaitzak Kultura- eta kirol-jarduerez gozatzeko uda Trapagaranen

Jar zaitez gurekin harremanetan