Honako legegintzaldi honetan gure udalerria hobetzeko hainbat proiektu jarri behar ditugu martxan.
Larreinetan haurrentzako parke bat sortzea aurreikusita dago, eta, Zugaztietan, herrigunera sartzeko bidea hobetu eta asfaltatzea.
Elgueron, berriz, egungo luminariak kendu eta led argiak jarriko dira. Zaballan auzora sartzeko bideak asfaltatuko dira, eta, hiltegira bidean, espaloi bat egingo da.
Ugarten aurreikusita dago auzotik Juncal bitartera dauden ur edangarriko hodiak aldatzea, baita Zaballa eta Ugarte arteko espaloi zatia amaitzea ere. Horrez gain, zenbait bide zati asfaltatuko dira.
Bestalde, aurki hasiko dira Granada ibaiaren gaineko egurrezko pasabideak berritzeko lanak, baita udal igerilekuetako instalazioak hobetzekoak ere.
Lurpeko pasabidea kentzea.
Zaballako burdinazko iturria.
Ugarteko markesinak.
Geltokiko pasealekua.
Portugaleteko errepideko sarrerako biribilgunea.
Llano plaza.
Bidali zure iradokizunak
Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.