Herritar kopuru txikia izanagatik, lurraldez hedadura handiko herria da Trapagaran, herritarrak oso sakabanatuta dituena. Uneotan hamabost udaltzain ditu herriak, eta aurki beste zazpi izango ditu dagoeneko martxan den lan-eskaintza publikoko deialdiari esker. Horrekin batera, agente lehen bat ere hautatuko da barne promozio bidez. Horri esker, Trapagarango erdiguneko zein udalerriko gainontzeko auzoetako herritarren beharrak hobeto eta azkarrago artatzeko moduan izango gara.
Aurreko legegintzaldian, tokiko garapen agentziarekin elkarlanean, agente zibikoen figura jarri zuen martxan EAJk. Lanbidek hautatuko pertsonak dira agenteok, une zehatzetan herritarren segurtasunaren arloan laguntza eskaintzeko zereginak betetzen dituztenak, adibidez, jaietan, ekitaldiak egiten direnean herrian...
Horrez gain, Zugaztietako boluntario taldearen laguntza ordainezina ere badugu, denboraleak daudenean normaltasuna mantentzeko ezinbesteko zeregina betetzen duena. Udalak palak, gatza eta bestelako materialak jarri ditu taldeko kideen esku.
Trapagaranen bihotz-biriketako bizkortze ekipoak eskura daude 2018tik udalerriko leku hauetan: belodromoa, igerilekuak, kiroldegia, udaletxea, Zugaztietako futbol zelaia, udaltzaingoaren egoitza, udaltzaingoaren ibilgailua, helduen etengabeko hezkuntzako zentroa, eguneko egoitza, Zugaztietako eta Larreinetako auzo elkarteak, Ugarteko gazte elkartea eta Elgueroko kultur elkartea.
Bihotz-biriketako bizkortze ekipoek pertsona baten bizia salba dezakete bihotz-biriketako geldialdi bat izaten denean.
Trapagarango Udalak 90 langile ditu uneotan, 55 urtetik gorakoak horietako % 43. Gainera, bitarteko lan-kontratuen kopurua oso handia da.
Orain dela hilabete batzuetatik, Udalak plangintza bat du martxan langileak berritu eta plantilla indartzeko. Udal arlo bakoitzeko beharren azterketa zehatza egin da eta eginkizunak berrantolatu eta lanpostu berriak sortuko dira, helburu hartuta hurrengo urteetan erretiroa hartuko duten langileak behar bezala ordezkatu ahal izatea.
Ildo horretan, iragan maiatzaren 25ean, orain artean Udaleko kontu-hartzailea zenak kargua utzi zuen, maiatzaren 26an nazio-mailako gaitutako diruzain postua hartzeko. Udaleko kontu-hartzaile postuaren hutsunea betetzeko, behar ziren kudeaketak egin ziren Bizkaiko Foru Aldundiarekin kontu-hartzaile berri bat kontratatzeko eta hautatuko langilea ekainaren 1etik ari da lanean.
Bestalde, aurreikusita dago lan poltsak sortzea eta dagoeneko martxan da udaltzaingorako lan-eskaintza publikoa. Hain zuzen ere, zazpi udaltzain berrirekin indartuko da udaltzaingo zerbitzua, eta, horrez gain, agente lehen bat ere hautatuko da barne promozio bidez.
Gure lehentasuna Trapagaranen elkarbizitza eta herritarren lasaitasuna bermatzea da. Ildo horretan, herritarrei gogoratzen diegu Udaltzaingoa eta Ertzaintza euren zerbitzura daudela delituren bat jasanez gero lehen laguntza emateko, baita eraso, lapurreta eta bestelako delitu txikiak gutxitzeko modurik eraginkorrena epaitegian salaketa jartzea dela ere.
Bidali zure iradokizunak
Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.