Herrian 70 kirol elkarte ditugu eta futbolean soilik 250 haur aritzen dira. Horrez gain, saskibaloi, eskubaloi... taldeak ere baditugu. Kirol tradizionalek ere badute lekua herrian, adibidez, tutak edo katxete erara jokatzen den bolo-jokoak. Aurki disko golfa diziplina berritzaile eta ezezagunean aritzeko aukera ere izango da herrian.
Mendizaletasunak, eskaladak eta txirrindularitzak ere tradizio handia dute Trapagaranen. Esaterako, Larrañeta Mendizale Elkarteak 60 urte beteko ditu 2020 honetan, Zugaztietan egingo den ekitaldi batekin ospatuko duguna.
Txirrindularitzari dagokionez, herrian belodromoa, BMX zirkuitua eta Pump Track oztopo-pista mugikor bat ere baditugu. Urtero herrian txirrindularitzarekin lotuta egiten den hitzordu nagusia, berriz, Burdinazko pedalak bizikleta martxa, irailaren 27an egingo da aurten.
Gure udalerriak balio handiko baliabide turistikoak ditu, adibidez, meatzaritzarekin loturiko gure iraganaren aztarnak, funikularra (Estatuan ez dago ezaugarri berdineko besterik) edo Zugaztietan egiten den baba jan ezaguna. Horrez gain, ez dago ahazterik gure herriko ingurune natural ederra.
Bidali zure iradokizunak
Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.