PNV Trapagaran
MENU

             omtrapaga@gmail.com

es eu

BERRIAK ETA AGENDA

EAJ-PNV Trapagaran

Kultura- eta kirol-jarduerez gozatzeko uda Trapagaranen

Gozatu Uda 2020 programak zenbait jarduera jasotzen ditu uztailerako eta abuzturako, betiere ezarritako segurtasun-neurriak betez.

 

Uztailean, Zinema-Asteazkenetan, haur eta helduentzako filmak emango dira, 18:00etan eta 21:00etan, hurrenez hurren, udalerriko hainbat puntutan. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte, baina aurretik gonbidapena erreserbatu behar da. Informazio guztia duzu pdf formatuko programan.

 

Irailean, zenbait kultura-ekitaldi izango dira. Irailaren 4an, haur-antzerkia izango da, Patata Tropikala konpainiak eskainita. Zehazki, Kalean otso obra antzeztuko dute. Irailaren 5ean, Gorka Aguinagaldek El txou de Patxi bakarrizketa eskainiko du Bi ikuskizunetara joan ahal izateko, gonbidapena erreserbatu behar da. Irailaren 5ean eta 6an, animazioa eta zarata gutxiko piroteknia izango da udalerriko kaleetan.

 

Uda honetarako kirol-jarduerei dagokienez, irailaren 6an, Arboledarako Igoera egingo da, Trapagarango Udalak eta Labeganek antolatzen duten mendi-lasterketa. Eta irailaren 27an, Pedales de Hierro lasterketaren VIII. edizioa egingo da, Udalak eta Katalino Trapagaran BBTk antolatuta.

 

Deskargatu Gozatu Uda Trapagaran 2020 programa

Whatsapp Facebook Twitter LinkedIn

 

Bidali zure iradokizunak

 

Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.

 

Mezua bidali

Azken berriak

EAJ-PNV Trapagaran aldizkariaren zenbaki berria (2025eko abendua) EAJ-PNV Trapagaran aldizkariaren zenbaki berria (2025eko ekaina) EAJ-PNV Trapagaran aldizkariaren zenbaki berria (2025eko otsaila) EAJk eta EHBilduk kiroldegien ikuskapenaren emaitza ezkutatu izana leporatu diote Udal Gobernuari EAJ-PNV Trapagaran aldizkaria (2024eko urria) Ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaitza Apirilaren 21ean izango diren hauteskundeetarako EAJ-PNVren hauteskunde-programa Trapagarango alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaitzaren aurkezpena Ainhoa Santisteban, EAJ-PNVren Trapagarango alkategaia Trapagarango pasagune berriak Ortuzar hirugarren aldiz alderdiaren burua TRAPAGARAN ZUGAZTIETA IGOERA 2020 Trail Running Kronoigoera (2020/09/06) Trapagarango Udalak logotipo berriak estreinatu ditu Turismo eta Kirol sailetan Urkullu Lehendakariaren lehen argazkia bere Gobernu berriaren sailburu guztiekin TRAPAGARAN ZUGAZTIETA IGOERA 2020 Trail Running Kronoigoera, irailak 6, igandea Iñigo Urkullu irten da Lehendakari Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoaren babesari esker EAJ-PNVren Aberri Batzarrak aho batez onetsi du PSE-EErekin adostutako akordioa, Euskadiko koalizio Gobernua eratzera begira 2021era atzeratu da Burdinazko Pedalak ekimenaren zortzigarren edizioa EAE-ko Hauteskundeak 2020 - Emaitzak Kultura- eta kirol-jarduerez gozatzeko uda Trapagaranen

Jar zaitez gurekin harremanetan