Bi ikono grafiko berri horien helburua Trapagaranen irudia indartzea da, hala udalerrian bertan nola kanpoan. Hala, herrian egiten diren turismo- eta kirol-jarduera guztien ikusizko erreferentzia izango dira.
Turismoko logotipoan Trapagarango meatze-tradizioa eta natura-aberastasuna islatzen dira. Jakina, funikularra ere ageri da. Koloreak, berdeak eta marroiak, naturaren eta burdinaren adierazle dira, gure herriaren historian berebiziko garrantzia izan dutenez.
Kiroletako logotipoa abstraktuagoa da; kirolariak diziplina askotan, kirol-zelaiak eta -ekintzak.
Kirol eta Turismoko zinegotzigoaren inprimakietan erabiliko dira logotipo horiek, baita udalerriko turismoko eta kiroletako jarduerak eta eremuak sustatzeko karteletan ere. Kiroletako logotipoa, gainera, Trapagarango Udalak babestutako klub eta elkarte guztiek erabiliko dute.
Bidali zure iradokizunak
Udal zerbitzu edo proiekturen bat hobetu daitekeela uste baduzu, idatz iezaguzu.